Gaur, Bagare lehiaketako kanporaketa jokatuko dute

Ubane Madera 2006ko azaroaren 24a

Hitzordua da 20:30ean, gaur, barikua, Uribarri auzoko Intxaurrondo elkartean. Iker Agirre aramaioarra izango da lehiakideen artean.

Bertsolari gazteendako lehiaketa da Bagare. Gaur, barikua, hasiko dira kanporaketak jokatzen. Eta lehenengo saioa Aramaion jokatuko dute. Bertso-afaria izango da, hain zuzen ere.

Gainera, lehiakideen artean aramaioar bat ere izango da: Iker Agirre. Hark aurrez aurre izango ditu beste bost bertsolari: Izar Mendiguren, Jon Elizetxe, Enaitz Alustiza, Unai Atxa eta Peru Vidal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak