Jaiekin hasteko, kantu afaria egin zuten barikuan, eta oso erantzun ona lortu zuen, 30 lagun elkartu ziren-eta. Zapatuko ekitaldiak ere ez ziren atzean geratu, antolatzaileen esanetan. Mus txapelketan 13 bikote lehiatu ziren, eta erromerian 05:30ak arte ibili ziren dantzan, Aramaiotik igotako lagunekin batera. Txirrindulari igoeran, ostera, ez zen jende askorik ibili, baina 26 urtean ekitaldi hori egitea lortu dutela nabarmendu dute antolatzaileek.