Diru laguntzak: laguntza behar duten adineko senideak etxean zaintzen dituzten pertsonendako

Maider Arregi 2006ko azaroaren 17a

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte adinekoak etxean zaintzen dituzten pertsonek, baldintza hauek betetzen badituzte:

1.- Laguntzak eskatu ahal izango dituzte adinekoak etxean zaintzen dituzten pertsonek, baldintza hauek (besteen artean) betetzen badituzte:

  • a) 25 urtetik gorakoa izatea.
  • b) Eskaria aurkeztu aurreko 3 urteetan Araban erroldaturik egotea.
  • c) Adineko pertsonarekin bizi izana, gutxienez 2005ko urte osoan.
  • d) Adineko pertsonarekin senidetasun lotura izatea.
  • e) Adinekoari emandako zerbitzuagatik inolako ordainik ez jasotzea.

2.- Adinekoak baldintza hauek (besteen artean) bete beharko ditu:

  • a) 60 urte beteta edukitzea.
  • b) Eskaria aurkeztu aurreko 3 urteetan Araban erroldaturik egotea.
  • d) Eguneroko eginbeharrak egiteko inoren behar larria izatea.

Laguntza eskuratu ahal izateko, bizikidetza unitateko per capita sarrerak 2005ean kontuan hartuko da, adinekoak jasotzen dituenak sartuta.

Eskaerak herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztu behar dira, abenduaren 28an baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak