Masusta izena aukeratu dute haurreskolari ipintzeko

Ubane Madera 2006ko aza. 16a, 19:19
Hala erabaki dute azaroari dagokion osoko bilkuran. Bestalde, herrian sortuko den kale berri bati Osteta izena ipintzea ere erabaki dute.

Lehenengo kasuan, Masusta izena aukeratu dute haurreskolari ipintzeko. Proposamen mordoa zituzten: Masusta, Sasitxo, Kokoriko, Kirikixo… Eta azkenean Masusta aukeratu dute, "polita delako, gutxi entzunda dagoelako eta, gainera, Gantzagan badagoelako leku bat izen hori duena". Irizpide moduan erabili dute haurreskolaren eraikinaren kokagunea: "Sasiak zeuden lehen, eta masusta da sasien fruitua", esan digu alkateak.

Eta bigarren kasuan, berriz, Osteta izena aukeratu dute kale berrirako; izan ere, alkateak esplikatu digunez, "inguru hori lehen zen Osteta; pasabide bat zegoen eta Osteta esaten zioten, atzeko aldean geratzen zelako. Orain ere, izen bera ipintzea egokia iruditu zaigu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak