Zapatuan, Trikitilari Eguna da

Ubane Madera 2006ko azaroaren 9a

Trikitilari Egunarekin batera, Trikitixa Taldearen 10. urteurrena ospatuko dute. Ekitaldiak 17:30ean hasiko dira.

Hain zuzen ere, 17:30ean, Trikitixa Taldekoek kalejira egingo dute Ibarrako kaleetan. Gero, 18:00etan hasita, erromeria izango da plazan. Berezia izango da, eskolaren 10. urteurrena ospatzeko. Hori horrela, Xabier Aranburu eta Rakel Pujana trikitilariak gonbidatu dituzte erromeriara, aramaioarren hankak dantzan ipin ditzaten.

Buzkantzak eta txorizoak

Bien bitartean, eta urteroko ohiturari jarraituz, buzkantzak eta txorizoak banatuko dituzte, doan, Bizente Goikoetxea plazan daudenen artean. Eta bukatzeko, 19:00etan, azken asteotan saltzen ibili diren errifen irabazleak zeintzuk diren jakiteko zozketa egingo dute plazan bertan. Hain zuzen ere, hiru sari opari egingo dituzte: hiru baserri turismotan aste bukaera bana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak