Gantzagako jaiak

Ubane Madera 2006ko azaroaren 9a

Besteak beste, Gantzagako XXVI. Txirrindulari Igoera jokatuko dute, domekan.

Barikuan hasi eta domekara arte egingo dituzte ospakizunak Gantzagan.

Barikuan, 21:00tan, kantu afaria izango da, Izpizte elkartean.

Zapatukoa

Zapaturako, berriz, honako egitaraua aurreikusi dute: 09:00etan: kanpai errepika; 12:00etan, meza nagusia Aretxabaletako abesbatzak kantatuta (ostean kontzertua egingo dute); 13:00etan, Vermouth dantza, Janire, Jone eta Amaia trikitilariekin; 17:00etan, mus txapelketa, Izpizten; 17:30ean, jolasak Txantxi, Txintxe eta Montxorekin eta 23:00etan, dantzaldia Jon Ostolaza eta Unai Andonegirekin.

Domeka

Eta domekan, bestelakoen artean, 11:00etan, auzoko hildakoen aldeko meza esango dute; 11:45ean, txistu kontzertua izango da elizan; 12:30ean, Gantzagako Txirrindulari igoera jokatuko dute; 13:00etan, triki-poteoa, Janire, Jone eta Amaiarekin eta 17:00etan, tute txapelketa jokatuko dute, elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak