Partxis lehiaketan parte hartzeko deia

Ubane Madera 2006ko aza. 3a, 12:58
Badator VII. Txirritola Partxis Lehiaketa. Azaroaren 11n, 16:30ean egin dute hitzordua, Sastiña ermitan. Izena, berriz, azaroaren 9a baino lehen eman beharra dago, liburutegian.

Ohikoa den moduan, bi taldetan banatuko dituzte lehiakideak: 6 eta 14 urte bitartekoak batetik eta 15 urtetik gorakoak, bestetik. Eta lehiaketako sariak ere multzoen arabera banatuko dituzte. Honako hauek,: 6 eta 14 urte bitartekoen artean, lehenengoak 75 euro irabaziko ditu, bigarrenak 50 eta hirugarrenak 30. Horrez gainera, aurreneko biek garaikurra ere eramango dute etxera. Eta 15 urtetik gorakoen artean, lehenengoak 90 euro irabaziko ditu, bigarrenak 75 eta hirugarrenak 50. Hemen ere garaikurra izango da aurreneko biendako.

Antzarraren Jokoa

Bestalde, aurreneko aldiz, Partxis lehiaketarekin batera, Antzarraren Jokoa ere egin gura dute Txirritolakoek. Partxisean moduan, Antzarraren Jokoan den-dena euskaraz egin beharko dute jokalariek: kontaketak, esan beharreko esaldiak eta jokoak eskatzen duen guztia.

Kasu honetan ez da aldez aurretik izena eman behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak