Haurreskolarako izenematea zabalik dago

Ubane Madera 2006ko azaroaren 3a

Udalak zabaldu du Haurreskola zerbitzuan izena emateko epea. Interesa dutenek udaletxera jo beharko dute. Modu horretan, Udalak ikusiko du zenbateko eskaera dagoen Aramaion eta horren arabera antolatuko du zerbitzu berria.

Haurreskolaren eraikinaren obrak bide onetik doaz eta espero dute aurreikuspena bete eta azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran bukatuko dituztela. Horrela bada, datorren urtearen hasieran abiaraziko dute Haurreskola.

San Martin Eskolaren ondoan dabiltza eraikitzen eraikina. Bi gela izango ditu eta Haurreskola batek behar dituen ekipamendu guztiak.

Haurreskolaren ezaugarriak

Haurreskolaren funtzionamenduari dagokionez, Partzuergoak ezarritako oinarrizko arauak izango ditu. Haien arabera, ordutegia da 07:30etik 18:30era bitartean edo 08:00etatik 19:00ak arte.

Gomendatzen dute umea, gutxienez, bi orduan egotea, eta ezingo ditu egunean zortzi ordu gainditu. Hortik aurrera, familien beharren arabera zehaztuko dituzte ordutegia eta egutegia. Kuotei dagokienez, bost ordu edo gutxiago egotea 135 euro ordaindu beharko da; bost ordutik gora 180 euro eta egokitze aldia, berriz, 125 euro. Bekak ere izango dira, familien diru-sarreren araberakoak.

Bestalde, ezingo da jaio barik dauden umeen izena eman. Horrez gainera, Haurreskolan hasi ahal izateko, 16 aste beteta izan beharko ditu umeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak