Bi ikastaro, Zuiako Koadrilaren eskutik

Ubane Madera 2006ko urriaren 26a

Batetik, azaroan eta abenduan, lau asteko informatika ikastaroa egingo dute. Eta bestetik, frutagintza eta baratzezaintzaren ekoizpen ekologikoa aztertzeko ikastaroa antolatu dute.

Hiru ikasgai landuko dituzte informatika ikastaroan: Ordenagailu pertsonala erabiltze mailan, (azaroaren 13tik 24ra); Internet, (azaroaren 27tik abenduaren 5era) eta Word 2000 (abenduaren 11tik 22ra).

Eskolak izango dira astelehenetik barikura, egunero bi ordu. Hori bai, ordutegia interesdunek nahiago dutenaren arabera ipiniko dute. Bestalde, dago zuzenduta 18 urtetik gorako aramaioarrei. Matrikula doan da. Hala, interesa duenak azaroaren 4a baino lehen eman behar du izena, Murgian. Edo honako telefonora deituta: 945 43 01 67 (Oihana).

Frutagintza eta baratzezaintza

Asmoa da zapatuetan izatea eskolak (20 ordu, guztira), azaroaren 6an hasi eta hurrengo lau zapatuetan. Goizez izango dira: 09:00etatik 14:00ak arte, Aramaioko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Interesa dutenek adi ibili behar dute, asko jota 20 lagunek parte hartu ahal izango dute-eta ikastaroan. Matrikula 40 euro ordaindu beharko da. Izena, berriz, urriaren 31 baino lehen eman behar da, udaletxean edo 945 44 50 16 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak