Herritarren partehartzea bultzatu guran dabil Udala

Ubane Madera 2006ko urr. 23a, 11:51
Urriaren 28an ospatuko dute Erretiratuen Eguna; azoka ere izango da

Herriko pertsona nagusien omenezko eguna izateaz gainera, etxeko edo baserriko produktuen azoka eguna ere bada Erretiratuen Eguna. Hain justu ere, azoka horretan, bereziki, herritarrek parte har dezaten gura du Udalak, herriko produktuak bultzatze aldera. Eta dei egin die horretarako. Jakitera eman duenez, pizgarri moduan, partehartzaile bakoitzari 100 euro ordainduko dio Udalak.

Etxean egindako produktuak edo baserrikoak salgai ipintzea da azoka horretan parte hartzeko baldintza bakarra; izan daitezke berdurak, kontserbak, gozoak, ogiak, kosmetika produktuak, egurrarekin landutakoak, artelanak… Edozer, beti ere, etxean egindakoak badira.

Eguaztenera arte

Hala, parte hartu nahi izanez gero, urriaren 25a, eguaztena baino lehen eman behar da izena. Udaletxera jo beharra dago horretarako.

Iaz, esaterako, Aramaioko 15 lagunek parte hartu zuen azokan. Haiekin batera, kanpotik etorritako artisau eta baserritarrak ere izan ziren; guztira, 30 saltoki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak