DVDaren bitartez erakutsiko dute zela Italian lortu duten Abiadura Handiko Trenaren obra bat geraraztea, herritarren mobilizazioen bitartez. DVDa Sastiñan emango dute.
Horrekin batera, trenaren kontrako sinadurak batzen dihardutela ere ekarri dute gogora. Hil honen amaierara arte jarraituko dute sinadurok batzen, asteon egindako batzarrean hala erabaki dutelako. Hain justu, Erretiratuen Egunaren ostera arte -urriaren 29a- jarraituko dute sinadurok batzen. Asmoa da sinadurok azaro hasieran udaletxera eroatea.