Urriaren amaierara arte sinadurak batuko dituzte AHTren kontrakoek

Ubane Madera 2006ko urr. 19a, 19:51
Hain justu ere, Erretiratuen Egunaren ostera arte jardungo dute, urriaren 29ra arte, beraz.

Are gehiago, Erretiratuen Egunean bertan mahaia ipiniko dute sinadurak batzeko. Asmoa da, gero, azaro hasieran udaletxera eramatea sinadurok.

Horrez gainera, urriaren 27rako dei egin die herritarrei plazan egingo duten kale agerraldian parte har dezaten. 19:00etan da hitzordua. Eta haren ostean, DVD emanaldia egingo dute. DVDaren bitartez erakutsiko dute zela Italian lortu duten Abiadura Handiko Trenaren obra bat geraraztea, herritarren mobilizazioen bitartez. DVD-a Sastiñan emango dute.

Atxikimenduak

Sinadura bilketari dagokionez, berriz, gaineratu dute urriaren 27ra bitartean herriko kultur taldeengana ere joko dutela, trenaren aurkako atxikimendu bila. Auzo alkateei ere eskatuko diete atxikimendua. Horrez gainera, deialdi berezia egin nahi diete auzoetako bizilagunei auzoetako elkarteetan utzitako orrietan sina dezaten. Eta iragarri dute tabernetan ere ipiniko dituztela orriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak