'Mihiluze' saiorako lehiakide bila

Ubane Madera 2006ko urriaren 10a

Aramaioko lehiakideak ere gura dituzte ETB1eko Mihiluze saioan. Bi modu daude izena emateko edo ikusle moduan joateko: 943 01 17 80 telefonora deituta edo mihiluze@eitb.com helbidera idatzita.

Udazkenean abiatuko du Mihiluze saioak denboraldi berria. Berrikuntzekin dator, gainera: astelehenetik eguenera egunero emitituko dute eta bikoteka lehiatu beharko da.

Saioan 1.000 euro ipiniko dituzte jokoan egunero. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano izango dira gidariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak