Datorren urteko lehen sei hilekoan hasi beharko lirateke etxeak egiten

Ubane Madera 2006ko urr. 10a, 17:40

Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak GOIENKARIAri konfirmatu dio babestutako etxebizitzen urbanizazioaren gaineko txosten teknikoa egiten dabiltzala.

Baieztatu digu etxeok eraiki behar dituen Olabarri enpresak eskatu diola txostena. Enpresa eraikitzaileak jakin nahi du orain arte egindako urbanizazio lanak modu egokian egin dituztela eta ez dela inolako arriskurik izango eraikitze lanak egiterako orduan.

Txostena bukatzear

Bada, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, txosten tekniko hori bukatzear dute; hain justu ere, hilabete barru izango dute emaitza esku artean. Etxebizitza Sailaren esanetan, txosten horrek zehaztuko du arriskurik badagoen, arrisku hori zein punturainokoa den, eta aurrera begira zelako obrak egin beharko dituzten, oker dagoena zuzentzeko.

Datorren urte hasieran

Aurreratu digu datorren urteko lehen hiruhilekoan dutela asmoa urbanizazio lan horiek egiteko eta horiek bukatu eta berehala hasiko direla eraikitzeko lanak egiten. Eta gaineratu digu datorren urteko lehen sei hilekoan lanek hasita beharko luketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak