Sagarraren zukua zela egiten den ikasi nahian

Ubane Madera 2006ko urr. 6a, 11:52
Sagarrondoen gaineko esplotazio eta esperientzia desberdinak ikasi nahi dituzte.

Aramaioko sagarzale eta sagardozalez osatutako 24 laguneko taldea Ezkio-Itsasoko Igartu-Beiti baserri-museoan izan da. Helburua: sagarraren zukua zela egiten den ikastea.

Ekimen horretan parte hartu duen Kepa Lizarraldek zera esan digu: "Sagarrarekin egiten den produkturik ezagunena sagardoa da eta hori da Aramaioko askok ere egiten duguna. Dena dela, aurrera begira konpetidore gogor bat irten da, sagarraren zukua probatu duenak berau egiteko asmoa erakutsi du-eta".

Hori horrela, eta Aramaioko Udalaren laguntzarekin, Ezkio-Itsasora jo dute. Kontua da hango 20 baserritar inguruk sagardoa eta sagarraren zukua egiteko makineria erosi dutela elkarrekin. Eta esperientzia horren nondik norakoak jakin nahi dituzte aramaioarrek. Aztertzen dabiltza etorkizunean antzerako zerbait egitea Aramaion.

Jakinarazitakoaren arabera, asmoa dute urrian batzarren bat deitzeko interesa duten guztiekin berba egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak