"Aramaio bere osotasunean" Argazki Lehiaketa abian

Maider Arregi 2006ko urr. 6a, 11:14
Interesatuek urriaren 20a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean edo kultura etxean. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Hona hemen baldintzak.

Baldintzak:

Baldintzak:

1. Partehartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu, bakoitzari izenburua eta atera zeneko data jarriz.

2. Argazkiak koloretakoak zein txuri-beltzekoak izan daitezke, eta gutxieneko neurria 18x24 izango da.

3. Gutunazal batean aurkeztu beharko da argazki bakoitza, kanpoan argazkiaren izenburua jarriz eta atera zeneko data. Barruan, gutunazal txiki batean izenburu bera eta barruan egilearen datuak sartu beharko dira.

Sariak:

1. saria: 200 euro

2. saria: 150 euro

3. saria: 100 euro

Oharra: Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta aurrerantzean aterako dituen egutegi, foileto eta abarretan erabiliko ditu, beti ere egilearen izena jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak