Untzillako jaiak, asteburuan

Ubane Madera 2006ko urr. 3a, 20:20
Bestelakoen artean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa, Micaela Portilla historialariari omenaldia eta bolo txapelketa izango dira Untzillan.

Barikuan jardungo dute Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek, auzo afariaren ostean.

Zapatuan, berriz, bestelakoen artean, Apika taldearen Monda Lironda ikuskizuneko Dinosauro Egitasmoa ikusi ahal izango da, 18:00etan.

Eta 23:00etan, Murumendi elkarteko XXV. Bolo Txapelketa jokatuko dute. Bost sari prestatu dituzte antolatzaileek: garaikurra, txapela eta 180 euro; garaikurra eta 120 euro; 60 euro; 30 euro; eta ustekabekoa. Horrez gainera, Murumendi elkarteko lehenengoari Boch zulagailu bat oparituko diote.

Omenaldia

Bukatzeko, domekan, 12:00etako meza nagusian Micaela Portilla historialaria gogoan izango dute. Gainera, Aramaioko abesbatzak kantatuko du mezetan. Ondoren, Lagun Artean dantza taldeak bere saiotxoa egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak