Zapatuko tiradarekin denboraldia itxiko dute plater tiroketakoek

Ubane Madera 2006ko ira. 27a, 19:02
Zapatuan, 17:00etan egin dute hitzordua Kurtzeta-Gain elkartekoek, San Migel Tirada egiteko. Denboraldiko bosgarren eta azken tirada da. 25 plateretara egingo dute.

Arratsaldea Kurtzetan egin ostean, Uribarriko elkartean dute hurrengo hitzordua; urteko batzar nagusia eta afaria egiteko. Hain zuzen ere, batzar nagusian iazko akta onartzea proposatuko dute, balantze ekonomikoa egingo dute eta bazkide berrien eskaerak aztertuko dituzte. Horrez gainera, bi urteren ostean idazkaria eta presidentea aldatzea dagokio plater tiroketa elkarteari. Horrenbestez, Enrike eta Angel Ullibarriaranaren postuetarako pertsona berriak izendatuko dituzte.

Kontuak kontu, biharko ekitaldiekin agur esango diote denboraldiari, udaberrira arte (dena den, tiroko zelaia zabalik izango da datorren astean). Enrike Ullibarriarana oso pozik dago aurtengo jardunarekin: "Kanpoan maila altua erakutsi dugu aramaioarrok: Landan, Gatzagan, Amurrion eta Andorran, adibidez. Eta guk antolatzen dugun lehiaketetan, berriz, gutariko inork ez du tirada bat baino gehiago irabazi eta horrek erakusten du talde barruan maila altua dagoela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak