Jon Agirrek 30 urteko zigorra bete beharko du

Ubane Madera 2006ko ira. 27a, 18:33
Urriaren 28an ziren Jon Agirre askatzekoak, baina 2011ko maiatzaren 3ra arte atzeratu dute preso aramaioarraren askatasunerako data.

Hala jakinarazi digu Askatasunak. Presoen aldeko elkarte horren esanetan, irailaren 21eko data duen probidentzia baten bidez erabaki dute Jon Agirrek 30 urteko kartzela zigorra osorik bete beharko duela. Senitartekoek jakinarazi digutenez, oraindik ez dute jakinarazpen ofizialik jaso.

Hori horrela, Askatasunak salatu du Jon Agirreren egoera "bahiketa politiko bat gehiago" dela. Gogorarazi du presoak gaixotasun sendaezinak dituela, eta, hala ere, ez diotela 92. artikulua aplikatu nahi, "baldintzapeko askatasunerako duen eskubidea ukatuz".

Jon Agirrek 63 urte ditu eta dagoeneko 25 daramatza kartzelan. Preso denbora gehien daraman bigarren preso politikoa da. Hain justu ere, Askatasunak salatu du orain dela hamar urte bete zituela zigorraren hiru laurdenak, eta legez, kalean beharko lukeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak