Mertxe Mondragon alkateak aurreratu digu lehentasunak ezarri dituztela laguntza horiekin zein obra egin erabakitzeko orduan. Hala, erabaki dute Eguzkierripako lanak aurten egitea. "Hasierako asmoa zen ura, saneamendua eta gasifikazioa egitea, baina pentsatu genuen momentu ona zela argindar eta telefono hariak lurperatzeko".
Lanon aurrekontua 794.013,099 euro da eta horren %80 emango du Diputazioak.
Urri-azaroan lanak adjudikatuta izatea espero du Udalak.
Udalak lehentasuna emango die, baita ere, Bentamotz baserriko ura eta saneamendua egokitzeko lanei. 45.154,87 euroko aurrekontua dute lanek eta kasu horretan ere, Diputazioak %80 agindu du. Kalkulatzen dute abendu bukaera edo urtarrila hasieran lanak hastea.
Hurrengo urterakoak
Horien ostean, Arriola auzoko ura, saneamendua eta gasifikazioa egiteko lanei eutsiko die Udalak, datorren urtean; baita Salgo-Errotabarriko obrei ere.
Horrez gainera, herriko argiteria guztia berritu gura dute, baina hori 2007-08rako utziko dute.