Argumentua
Negua iritsi da eta Zapo, gazapo urdina, aspertuta dago ez duelako basoan jolasteko inor topatzen. Bere hasperenek lur azpian negua pasatzen ari den Maga Lata esnatzen dute; berak untxi lagunak erakartzeko errezeta magiko bat eskaintze dio. Ikusleen laguntzarekin Zapok osagai guztiak biltzen ditu eta PRISTI SAPRISTI!... Zapa izeneko gazapa koloretsu bat azaltzen da. Baina, biek hain izaera ezberdina dutenez, eztabaida eta borroka artean ibili beharko dute Tisana Doktorea, Bizente Iratxoa eta Remigio Zaindariarekin.