Susana Martinezek egingo du berba; Martinez udaletxean dagoen gizarte laguntzailea da eta baita Zuia Koadrilakoa ere. Alaiak Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatu du eta euren asmoa da herriko erretiratu eta pentsiodunek Aramaioko oinarrizko gizarte zerbitzuaren gainean dituzten zalantzak argitzea. Antolatzaileek nahi dute, baita ere, herritarrek ekarpenak egitea herrian zer nahiko luketen jakiteko.