Txirritola Euskara Elkartearen lehiaketako postal irabazlea Galiziatik bidali dute

Ubane Madera 2006ko irailaren 14a

Oraingo asteko martitzenean egin dute zozketa. Aurten iaz baino postal gehiago jaso dituzte Txirritolakoek: 31, eta pozik daude horregatik.

Postalak Euskal Herritik, Estatutik eta atzerritik bidali dizkiete: Nafarroa, Galizia, Tenerife, Suitza, Caceres… Eta Galiziatik bidalitako batek irabazi du zozketa. Irabazleen izenak honako hauek dira: Aitziber eta Itziar Axpe, Eider Etxebarria, Gaizka, Dani eta Eneko. Saria izango da asteburu bat baserri-turismo batean.

Txalaparta ikastaroa

Bestalde, jakinarazi digute, baita ere, beste urtebetez, Txirritola Euskara Elkarteak txalaparta ikastaroa antolatu duela.

Sei egunetan emango dituzte eskolak, Edurne Uribarreniturrieta eta Alex Mendikute aramaioarren gidaritzapean. Interesa duenarendako astelehenean, hilak 18, 18:30ean egin dute hitzordua, Iturrosteko plazatxoan. Ikastaroa doan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak