Ur arazoak konponduta, oraingoz

Ubane Madera 2006ko irailaren 14a

Herriko ur eskasiaren aurrean, etxeetara beharrean errekara bideratuta zegoen ur edangarriaren kopuru bat berreskuratu egin du Udalak.

Neurri horri esker, Arragako ur-biltegiaren edukiera handitzen joan da eta oraingo asteko astelehenerako beteta zegoen biltegia.

Hori horrela, Udaletik jakinarazi digutenez, oraingoz ez dute ur-mozketarik egin beharko; hala ere, euri-eskasia dela-eta, etorkizunean arazorik izan ez dadin, ur-kontsumoa zaintzen jarraitzeko eskatu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak