Ur kontsumoa mugatu beharrean daude Aramaion

Ubane Madera 2006ko irailaren 11

Ur edangarriarekin ortuak eta landak ureztatzea eta igerilekuak betetzea debekatu egin du Aramaioko Udalak.

Horrez gainera, eguneko kontsumoak (bainuak eta beste) kontrolatzeko eskatu die Udalak herritarrei eta baita ere norbere eskuetan dauden neurri guztiak hartzeko.

Mozketak

Alkateak esan digunez, egoerak orain arte moduan segituz gero, Udalak hartuko duen hurrengo neurria izango da 00:00etatik 07:00etara ura moztea.

Izan ere, ur eskasia igarri dute azkenaldian herrian. Aramaiok bere iturri propioak ditu eta handik hartzen dute ura auzo guztiek. Baina orokorrean ur-biltegietako ur kopurua jaitsi egin dela esan digu alkateak, bereziki, Ibarrakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak