Andre Mari egunean, kofradiaren eguna

Ubane Madera 2006ko ira. 7a, 14:46
Laurogei bat lagun elkartuko dira domekan, Andre Mari Ibabe kofradiaren eguna ospatzeko; mezaren hitzordua aurreratu egin dute, 12:00etara.

Meza aurretik eta ostean, hamarretakoa banatuko dute eta gero, urteko batzar nagusia egingo dute kofradiako kideek. Han, besteak beste, ikasturte berrirako egitasmoak aztertuko dituzte.

Eta aurtengo egitasmo nagusi moduan, ermitaren sarrera egokitu gura dute: "Eskailera nagusian baranda ipintzea gura dugu eta sarreran pasabidea egitea zailtasunak dituztenendako eta ume txikien kotxeendako", adierazi digu kofradiako presidente Juan Luis Nafarratek.

Apurketak eta beste

Eskaera horrekin batera, beste bat ere egin gura diote Diputazioari: "Ermitaren itxiturari irtenbideren bat eman diezaioten gura dugu. Izan ere, azkenaldian arazoak ditugu ermitara datozen zenbait gazterekin; burukomin dezenterekin ibili gara". Nafarratek kontatu digunez, apurtu egin dute itxituraren giltzarrapoa eta apurketak eragin dituzte komunetan; horrez gainera, afariak-eta egiten dituztenean zaborra bertan lagata joaten direla gaineratu digu: "Guk ondo ikusten dugu gazteek inguru hau aprobetxatzea baina gurako genuke modu zuzenean erabiltzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak