Marixeka Eguna giro onean pasatu zuten aramaioarrek

Goreti Elortza 2006ko ira. 4a, 10:27
Iraileko lehenengo domekan ospatzen dute urtero aramaioarrek Marixeka Eguna. Ospakizuna Uribarri auzoko ermita ondoko zelaietan izaten da eta bertako elkartearen sorrera ospatzen dute, Gure Aterpea elkartearena, hain zuzen. Domekan, urtero bezala, jende asko gerturatu zen hara, heldu zein gazte.

12:00etan meza egin zuten ermitan. Mezaren ostean, jende ugari hurbildu zen elkartekoek jarritako txosnara, txorizoa eta salda dastatzera.

Aurten, herriko dantzariak beharrean, erromeria egon da Gardoki taldearekin mezaren ostean. Taldeak euskal kantuekin girotu zuen festa. Eta 14:00etan bazkaria egin zuten elkartean Gure Aterpea elkarteko bazkideek.

Gure Aterpea elkarteak antolatzen du urteroko festa, Jabier Arriaran elkarteko presidenteak azaldu zigun bezala: "Elkarteko bazkideok antolatzen dugu jaia, elkartea eraiki zela ospatzen dugu-eta. Horregatik bazkideok egiten dugu lan, urtero batzuek. Badaude urtero tabernari ibiltzen direnak ere. Kobratu gabe, baina gustura ibiltzen gara lanean!", adierazi zuen Arriaranek. "Aurten jende gutxiago etorri dela uste dut, leku askotan dira-eta jaiak egun hauetan...", zioen.

Arratsaldean gehiago

Arratsaldean, Gardoki taldearen erromeriak jarraitu zuen giroa alaitzen eta 18:00ak aldean Gorritiren animaliekin umeentzako jolasak izan ziren ermita ondoko zelaietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak