Eguerdian, 12:00an meza esango dute bertako ermita txikian eta aurten, herriko dantzariak beharrean, erromeria izango da Gardoki ahizpekin. Beti bezala, taberna ipiniko dute elkartekoek kanpoan salda eta txorizoarekin. Ostean bazkaria egingo dute elkartekoek eta arratsaldean berriro ere ekingo diete Gardoki ahizpek erromeriari.