Abuztuaren 15era arte itxita izango da kiroldegia, obrengatik

Ubane Madera 2006ko uzt. 21a, 15:12
Dagoeneko hiru aste daramatzate lanean Bergara Margoak enpresakoak, kiroldegian. Eta kontatu digutenez, lan handia egin behar izan dute orain arte inguru hartan. Izan ere, orokorrean eraikina bera margotzen ibiltzeaz gainera, kanpotik igartzen ez diren bestelako lanak egiten ere ibili dira.

Eta hain zuzen ere, lan horiei esker, aurrerantzean ez da ura sartuko pilotalekura.

Arrakalak

Bergara Margoak enpresakoek kontatu diguten moduan, pilotalekuko hiru pareta egoera eskasean zeuden. "Hiruk dezenteko arrakalak zituzten". Hala, esplikatu digute arrakala horietatik sartu dela orain arte ura pilotaleku barrura, baina ahalegin berezia egin dutela paretak behar bezala indartzeko eta espero dutela arazoa konponduko dutela: "Erabili ditugu material oso bereziak, paretak indartzeko material berezitua erabiltzen duen Sika etxekoak, hain justu.

Margotze lanei dagokienez, berriz, barruko pilotalekuan ere ibili dira lanean, "beharra dagoen lekuan margotu dugu, pintura plastikoarekin; adibidez, lurreko marrak-eta berriro marraztu ditugu eta frontoiaren pareta ere margotu dugu." Kanpoko pilotalekuan ere gauza bera egingo dutela jakinarazi digute, "behar handia du, gainera".

Jakinarazi digute handiena egin dutela eta, aurreikusitakoaren arabera, abuztuaren erdialdean bukatuko dituztela lanak. Hala, bukatu artean, itxita izango da kiroldegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak