Hiru sari ekarri dituzte Andorratik, plater tiratzaileek

Ubane Madera 2006ko uzt. 14a, 14:40
Joan den asteburuan jokatu zuten txapelketa. 120 lehiakidek parte hartu zuten, Estatukoak, Frantziakoak (gehienak) eta Andorrakoak. Euskal Herritik zazpi tiratzaile joan ziren, tartean, hiru aramaioar eta bedoñar bat.

Enrike eta Iñaki Ullibarriarana, eta Juan Luis Nafarrate; eta Juan Inazio Garai bedoñarra (Arrasate) izan ziren, hain justu ere, txapelketan.

Lehiaketa, Gran Premio La Rabassa izenekoa, 200 plateretara izan zen.Kategoriaka sailkatuta lehiatu zuten tiratzaileak.

Hiru sari etxera

Hala, Enrike Ullibarriarana bigarren geratu zen hirugarren kategorian eta hamabigarren sailkapen orokorrean. Are gehiago, bere kategoriako lehenengoak plater bakarreko aldea atera zion: Enrikek 200etik 188 plater bota zituen eta lehenengoak, berriz, 189. Beraz, sariarekin itzuli da hura etxera.

Eta sariarekin bueltatu dira, baita ere Juan Luis Nafarrate (hamalaugarren); eta Juan Inazio Garai (hirugarren, beteranoetan).

Domekan, arexolan

Bestalde, oraingo asteburuan Arexolako jaietan, tiroketa egingo dute Kurtzetan, 17:00etan. 15 plateretara da. Parte hartzeko hara joatearekin nahikoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak