40 neska-mutiko ibili ziren arrantzan Aramaioko errekan

A.G. 2006ko uzt. 10a, 12:32
Txikitxoen mailan Arrasateko Maialen Diazek irabazi zuen lehen saria eta nagusietan Iñigo Gartzia izan zen irabazlea.

Txikien taldean (4-10 urte) 24 neskamutiko aritu ziren, zein baino zein abilago. Irabazlea Arrasateko Maialen Diaz izan zen. Maialenek bi amuarrain harrapatu zituen; bi piezek 325 gramoko pisua zuten. Bigarren Xabi Jauregi sailkatu zen. Xabik 285 gramoko pisua zuten bi amuarrain harrapatu zituen.

Nagusietan (11-16 urte), 16 gaztek eman zuten izena arrantza txapelketan. Irabazlea Iñigo Gartzia izan zen. Iñigok hiru amuarrain harrapatu zituen Aramaioko errekan; Salazan baserriaren eta Goiko Errotaren arteko tartean. Bigarren sailkatua Iker Barbero izan zen. Hark ere hiru amuarrain harrapatu zituen, baina Iñigok hartutakoak baino pisu txikiagokoak izan ziren; Iñigoren amuarrainek 430 gramo zituzten eta Ikerren amuarrainek, 345 gramo. Beste parte-hartzaileek bi pieza edo gutxiago hartu zituzten.

Sariak

Parte-hartzaile ia gehienek izan zuten saritxoa zapatuan Aramaion. Zazpi garaikur eta arrantzarako materiala zegoen aukeran; hau da, irabazleak sari guztien artean nahi zuena aukeratzeko posibilitatea izan zuen, guztien artean han zeuden sariak amaitu arte.

Amuarrainak askatu zituzten bezperan

Txapelketarako, Oilogor Ehiza eta Arrantza Elkarteak 70 kilo inguru amuarrain askatu zituen egubakoitz gauean Aramaioko Salazan eta Goiko Errota arteko erreka zatian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak