Kezka erakutsi zuten baserritarrek AHTk ekarriko dituen ondorioengatik. Euren esanetan, trenak arriskuan ipiniko du baserritik bizitzen jarraitu ahal izatea. Hala adierazi du Jose Luis Lasagak. "Oso mugatuta geratuko gara; lursailak hartzen ditu, mordo bat erdibitu egiten ditu. Guri, zelai mordoa apurtzen digu, eta behiendako belarra kanpotik ekarri beharko dugu. Ubideak arriskuan daude eta bistarako ere eragin handia izango du, egundoko zubiak eraiki behar dituzte-eta".
"Inposaketa"
Hori horrela, besteak beste, baserritar gazteek nahi dutena da tren horren gainean herritarrei galdetzea: "Tren hau egin baino lehen eztabaida egon beharko litzateke, trena behar den edo ez. Eta behar bada ere, badira beste alternatiba batzuk, adituen esanetan: U-a, H-a... Garbi dugu hau inposaketa hutsa dela. Ez dute kontuan hartu ez gure iritzirik eta ez ezer ere".
Hala, aurrera begira, Aramaion protesta ekitaldi gehiago iragarri dituzte.