Wimax teknologiaren inguruko bilera

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 8a

Udalerrian laster izango da banda zabaleko Interneta, Wimax teknologiaren bidez. Zerbitzu horrek banda zabala eta telefonia emango ditu, eta Euskaltelek komertzializatuko du.

Hori dela eta, Euskaltelek informazio bilera bat egingo du interesatuta dauden guztiekin:

Noiz: ekainaren 15ean, eguena

Non: udaletxeko Pleno Aretoan

Ordua: 19:00etan

Bileran, Euskalteleko arduradunek gai hauei buruzko informazioa emango dute:

  • Komertzializazio paketea: telefonia, banda zabala, prezioak eta sustapenak.

  • Wimax seinaleak hartzen dituen zonak udalerrian.
  • Azpiegituraren ezaugarriak: ekipoak, seinale hargailuak, kableatuak...

Udalak interesatu guztiei eskatu die bilerara joatea, informazioa Euskaltelengandik zuzenean jaso ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak