Aramaioko V. Uda Ikastaroa: "Euskal Herria, 1789-1848. Historia, hizkuntza, artea"

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 7a

Uztailaren 3tik 6ra bitartean egingo da ikastaroa kultura etxean. Izena emateko epea zabalik dago. Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, EHUren babespean, antolatu dute.

Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara izango dira hitzaldiak.

  • Euskal Herriarentzat hain erabakigarria izan zen garai horren ikuspegi zabala eskaintzea da ikastaroaren helburua.
  • Hamalau adituk hitz egingo dute eta edozein entzule joan daiteke.
  • Ibarrako (Aramaio) kultura etxean izango dira hitzaldiak. Bataz beste 50 minutu iraungo dute. Arratsaldero, hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat izango da eguneko hizlariekin.
  • Unibertsitateko ikasleek kreditu akademiko ofizialak eskuratu ahal dituzte. Partaidetza egiaztagiriak ere emango dira.

Egitarau osoa duzue hemen.

Argibidea eta izen-ematea

Hurbil Kulturgaiak, S.L. - Aramaioko V. Uda Ikastaroa 160 postakutxa 20.550 Aretxabaleta

Tel.: 902 19 96 47 - Fax: 943 71 47 08

Posta elektronikoa: aramaio@hurbilkulturgaiak.com

www.hurbilkulturgaiak.com/aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak