Bosgarren egin zuen Manex Agirrek Arabako Bertsolari Txapelketan

A.G. 2006ko maiatzaren 29a

Gustura dago Manex Agirre Aramaioko bertsolaria zapatuan, Arabako Bertso Txapelketako finalean egin zuen lanarekin. Gainera, "ez dut gehiegi entrenatu, aurten, eta hori nabaritu egiten da", esan digu bertsolari gazteak.

Eroso ibili zen jarritako gaiekin, baina bakarkakoetan "nahiko gaizki ibili nintzen eta han egin nuen zulora", azaldu digu.

Zigor Enbeita onena

Zigor Enbeitak jantzi du Arabako txapela eta Manex Agirreren esanetan, "bera izan zen hoberena, inongo zalantza barik". "Hasieratik nabarmendu zen", gehitu du Manexek eta azkeneko bertsoetan "izugarri" egon zela aitortu du.

Oihana Pereari dagokionez –bigarren egin zuen– ondo ikusi zuela azaldu digu aramaioarrak, baina "niri gertatu moduan, azken bakarkako gaian pixka bat nahastu egin zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak