Arabako Txapelketako finalerako sailkatu da Manex Agirre bertsolaria

A.G. 2006ko maiatzaren 15a

Zapatuan jokatu zen, Dulantzin, Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia. Lierni Altuna aramaioarraren aginduetara jardun zuten Alberto Martinez Beitto, Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi eta Oihane Perea bertsolariek .

Dulantziko antzoki berrian zuten hitzordua, eta entzule gutxi elkartu arren, bertaratutakoak gustura izan ziren.

Saioko irabazlea Juan Mari Juaristi izan zen, 284 puntu eskuratuta. Saioa gorabehera askorik gabe egin zuen eta erregulartasunak eman zion finalerako txartela. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Alberto Martinez Beitto eta Andere Arriolabengoa. Aramaioarrak urduri hasi zuen saioa, eta, bakarka lan polita egin arren, sailkapenean atzera geratu zen.

Finala

Bi finalaurrekoak jokatuta, hauexek dira hilaren 27an Gasteizen jokatuko den finalerako sailkatu diren sei bertsolariak: Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Aramaioko Manex Agirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak