Penintsulako lurraldeetara, Balearretara edo Kanarietara oporretan joateko edo kultur zirkuituak eta natura turismoa programetan izena emateko epea zabalik dago. 65 urte edo gehiago dituzten egin dezakete eskaera. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 15era arte dago zabalik.
Baldintzak
Baldintzak
1. 65 urte edo gehiago dituzten pertsonak.
2. Pentsioen sistema publikoko erretiro-pentsiodunak.
3. Orobat, 60 urte bete dituzten beste pentsiodun batzuk ere, izango dute parte hartzerik, beti ere pentsioen sistema publikokoak badira.
4. Laguna ezkontidea bada, ez ditu zertan bete adinaren, pentsioaren eta herritartasunaren baldintzak.
5. Seme-alaba elbarria lagun gisa joatea onartuko da, baldin eta elbarritasun-gradua %45 edo gehiago bada.
Informazio gehiago behar izanez gero Aramaioko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.