25 urte beteko dira Jon Agirre espetxeratu zutela; elkarretaratzea egingo dute

A.G. 2006ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 11n izango dira 25 urte Jon Agirre aramaioarra espetxeratu zutela. Urte horiek guztiak preso daramatzala eta haren egoera salatzeko kale agerraldia deitu dute hilaren 11rako, 19:30ean, Aramaioko Bixente Goikoetxea plazan.

Protesta ekitaldiaren antolatzaileek esan dute bilkuraren arrazoia dela, batik bat, preso aramaioarrarendako "92. artikulua exijitzea, gaixo dagoelako: erizaindegian dago, minez egoten da; tratamendua badu, egunean 9-10 pilula hartzen ditu, baina legeak dioena beteko balute (92. artikulua), etxean egongo litzateke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak