Udaletxera ekarri dute babes ofizialeko etxeen proiektua

Ubane Madera 2006ko mai. 4a, 19:13
Interesa duen edozein joan daiteke proiektua ikustera; ez dago horretarako epe-mugarik

Bilboko Construcciones Olabarri enpresak egin du babes ofizialeko etxebizitzen proiektua, Lazaro & Asociados arkitektoek idatzi ostean. Guztira ere, 2.900.000 euro kostatu da.

Proiektuak dakarrena

Proiektuan ikus daiteke babes ofizialeko eraikin bakoitzak izango dituela erdi-sotoa, beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta teilatu azpikoa. Garajeak ere izango dituzte etxebizitzek, bakoitzak bana; beraz, 44, eta baita trastelekuak ere.

Ikus daiteke, baita ere, gas naturala izango dutela etxebizitzek eta, besteak beste, lurreko zein aireko telekomunikazioak eskuratu ahal izateko legeak zehazten duen azpiegitura. Eta legeak esandakoari jarraituz, eraikin guztiak egokituta egongo dira zailtasunak dituztenendako: atari zabalak, ateak, igogailuak eta bi etxebizitza gertu halako beharrak dituztenendako.

Etxeek 7.415,11 m2 okupatuko dute, Inazio Barrutia kalean. Udalak urbanizatuta dauka gunea eta azpiegiturak sartuta, eraikitzen hasteko. Lanak hasi ostean, 20 hilean bukatu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak