Ordutegi berezia izango dute zerbitzuek

Ubane Madera 2006ko apirilaren 11

Eskolan oporretan daude joan den barikuaz geroztik. Udal zerbitzuetan, berriz, eguenean hartuko dituzte oporrak. Baita anbulatorioan ere.

Udal zerbitzuei dagokienez, udaletxean jai-egunetan bakarrik itxiko dute, gainontzeko egunetan, normal jardungo dute.

Liburutegiari eta ludotekari dagokienez, berriz, eguenean hasi eta apirilaren 23ra arte itxiko dituzte ateak.

Eta anbulatoriotik jakinarazi digute jai-egunetan itxiko dutela, beraz, eguenetik martitzenera arte. Halaber, jakinarazi digute anbulatorioa itxita dagoenean medikuaren beharra sortzen bada, Arrasateko ospitaleko larrialdietara jo beharra dagoela, edozein jai-egunetan moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak