Halaxe jakinarazi digute Aramaioko Argindar Banatzailea udal zerbitzutik.
Argi-kontagailuen irakurketa egingo dute Udalaren webgunearen bitartez (aramaio.org).
Bestalde, Udalak irakurketa egiten duen moduan, sistema horren bitartez erabiltzaile bakoitzak ere egin ahal izango du irakurketa. Kontsultatu ahal izango du, esaterako, egunez egun izan duen argindarren gastua.
Berrogei etxebizitzatan frogatuko dute sistema hori. 18rekin hasi dira, eta oraingoz, sistema ondo dabilela esan digute.
Gure ibarrean, Aramaion eta Oñatin dabiltza sistema berritzaile hori ipintzen.