Udalak antolatzen dituen udalekuak dira uztailaren 5etik 18ra bitartean, biak barne, 10:00etatik 13:00etara. 3 eta 12 urteko umeei zuzendutakoak dira. Prezioa da 36 euro eta auzoetan bizi diren umeen joan-etorrirako garraioa ipiniko du Udalak.
Begiraleak
Bestalde, udaleku beretan begirale izan nahi duenak ere eman dezake izena, maiatzaren 12a baino lehen. Derrigorrezko baldintza da 16 urtetik gorakoa izatea. Bestalde, Udalak bestelako ezaugarriak baloratuko ditu, esaterako, umeekin esperientzia izatea edo Aramaiokoa izatea. Edozelan ere, edozeinek eman dezake izena.