Jatorrizko izenburua: Beautiful country
Zuzendaria: Hans Petter Moland.
Herrialdea: Norvegia eta AEBak
Urtea: 2004.
Iraupena: 126 min.
Aktoreak: Damien Nguyen (Binh), Nick Nolte (Steve), Tim Roth (Capitán Oh), Bai Ling (Ling), Tran Dang Quoc Thinh (Tam), Temuera Morrison (Snakehead), John Hussey (Jerry), Chau Thi Kim Xuan (Mai), Nguyen Than Kien (Riley), Anh Thu (Sra. Hoa), Dinh Xuan Phuc (Pham).
Laburpena: Binh gazte vietnamdarra amatzakoarekin bizi da eta ezer gutxi daki bere benetako gurasoez; haien argazki zahar bat besterik ez dauka. Halako egun batean, Ho Chi Minh hirira joan eta ama biologikoa aurkituko du bertan. Honek aita Texasekoa zela eta egun ere bertan bizi dela esango dio. Orduan, Binhen ugazabandrea istripuz hilko da, baina heriotza gazteari leporatuko diote eta ihes egitea erabakiko du. Errefuxiatuen zentro batera helduko da eta, bertan, Ling gazte txinatarra ezagutuko du. Ameriketako Estatu Batuetara joatea erabakiko dute biek, bertan bizitza berri bat hasteko asmoz. Han bizibidea topatuko dute, Binhek mezularitzat da eta Lingek karaoke abeslaritzat. Dena dela, Texas oso urrun dago oraindik.