Laguntza mota horiek eskuratzeko deia iazko azaroa inguruan argitaratu zuten, baina baldintzetan zenbait aldaketa egin dituztela-eta, berriro egin dute deialdia. Hala, apirilaren 23a arte dago orain laguntzak eskatzeko. Aramaioko Udalera jo beharra dago.
Baldintzak
- 2005ean gutxieneko soldata baino pentsio txikiagoa kobratzea.
- Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan.
- 45 urte beteta izatea 2005eko abenduaren 31rako.
Diputazioak urtean 100 eta 600 euro arteko paga bakarrean emango du dagokiona.