Apirilaren 29an egingo dute azoka, eta ez Liburuaren Egunean, apirilaren 23an. Erabaki horren arrazoia da Liburuaren Eguna Pazko Zapatuan dela eta oraindik ere oporretan izaten dela jende asko.
Aurten gutxienez euro bat balioko dute liburuek. Hortik gorako prezioak liburuaren egoeraren arabera jarriko dituzte. Oraindik erabaki gabe duten arren, litekeena da azokan batutako dirua gobernuz kanpoko erakunderen bati ematea.