Egurraren gainekoak ikasi dituzte eskolakoek

Ubane Madera 2006ko mar. 30a, 20:04
Besteak beste, erakusketa, Zuhaitz Eguna eta hitzaldiak izan dituzte aste osoan.

Martitzenean zabaldu zuten liburutegiko erakusketa San Martin Eskolakoek. Egurrez egindako tresnak etxetik ekarri eta azalpentxo batek lagunduta ipini dituzte: sukaldeko tresnak, jostailuak, atzerritik ekarritakoak, bastoiak… Hala, gelaka banatuta, eskolako ikasle guztiek ikusi dute asteon. Gurasoendako ere zabaldu dute erakusketa, eguaztenean, eta gaur barikua, arratsaldean.

Erakusketaz gainera, eta kasu horretan ere taldeka banatuta, zuhaitzak landatu dituzte ikasleek Andra Marin eta kanposantu zaharrean: haritzak, astigarrak eta pentsamenduak, besteak beste.

Eta borobiltzeko, hiru aditu joan zaizkie eskolara hitzaldiak egitera: Jesus Mari Elexalde eta Santi Elexalde aramaioarrak, batetik, eta Jabier Mugurutza idazlea, bestetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak