Baso-ziurtagiria eskuratzeko ahalegina egingo du Udalak

Ubane Madera 2006ko mar. 30a, 20:00
Baso-ziurtagiria Estatuko Gobernuak ematen du. Izenak esaten duen moduan, ziurtagiri hori da label moduko bat, egurraren gainekoa; ziurtatzen du egur hori datorrela modu iraunkorrean kudeatutako baso batetik; hau da, ingurumena babestuta hazitako zuhaitzetik datorrela.

Eta Aramaioko Udalak agiri hori eskuratu nahi du, alkateak esan digun moduan, "iraunkortasuna (jasangarritasuna) lantzeko; izan ere, agiria lortzeko, besteak beste, egin behar dugu udalerrian dugun zuhaitz-taldeen gaineko kudeaketa plana; eta Udalean ikusi dugu nolabaiteko programazio beharra badugula. Hala, kudeaketa planaren bitartez aztertuko dugu gure mendietan zein zuhaitz sartzea komeni den, zela zaindu behar diren zuhaitzok, eta gero, zela atera behar ditugun, hori guztia ingurumena zaintzeko neurriak kontuan hartuta".

Errentagarritasunaren aldetik ere komenigarria dela esan digu alkateak. "Garantia moduko bat da, ingurumenaren aldetik ez ezik, baita errentagarritasunaren aldetik ere; izan ere, modu horretan, merkatuari begira, material hobea eskuratuko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak