Wi-fi sistema da Internetera sartzeko sistema, ordenagailu eramangarriendako; izan ere, kable bako sistema da. Hala azaldu digu Arriolabengoak: "Liburutegira edo kultura etxera doan edozeinek Internet erabil dezan ipiniko dugu". Gaineratu digu oraingoz ez dutela zeharo konfiguratu zelako zerbitzua eskainiko duten, baina argi dute kultura etxean lokala duten elkarteek zein erretiratuen egoitzakoek baldintza barik erabili ahal izango dutela wi-fi sistema.
"Gainerakoek, edo kultura etxeko gainerako lekuetan, seguru aski, mugatutako erabilera izango dute, liburutegian emango duten txartel baten bitartez mugatuta-edo. Esaterako, norbait baldin badator liburutegira lan bat egitera eta Internet behar badu, bada mugatutako denbora duen IP helbidedun txartela emango diote liburutegian".
ADSL linearekin eta doan
Internet guztion eskura ahalik eta errazen ipintzeaz gainera, zerbitzu azkarra izango da, ADSL sistema erabiliko duelako. Gainera, doan izango da.