Aldaketa: "La Casa de las Dagas Voladoras" filma emango dute gaur

Usoa Agirre 2006ko mar. 24a, 09:10
Bariku honetarako programatuta zegoen filma hurrengo astean emango dute. Ondorioz, aste honetan La Casa de las Dagas Voladoras filma izango da ikusgai kultura etxean, 22:00etan. Sarrera euro bat kostako da.

Jatorrizko izenburua: Shi mian mai fu

Zuzendaria: Zhang Yimou

Herrialdea: Txina.

Urtea: 2003.

Generoa: Akzioa, historikoa, drama.

Adina: 13 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 119 min.

Laburpena: 859. urtean Txinako Tang dinastia gainbeheran dago. Ondoeza oso zabalduta dago eta gobernu ustelak makina bat armada errebelderi aurre egin behar dio. Gainera, armada indartsuenak buruzagi misteriotsu eta berria du. Leo eta Jin kapitainek lider berri hori atzeman beharko dute eta, horretarako, plana landu dute. Jin kapitainak gerrillari bakartiarena egingo du Mei izeneko iraultzaile itsu eta ederra kartzelatik askatzeko. Dena ondo irtengo da, baina itzulerako bidaia luzean Jin eta Mei maiteminduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak