'La Novia Cadáver' filma barikuan

Usoa Agirre 2006ko mar. 21a, 09:53
Barikuan, martxoak 24, emango dute filma kultura etxean, 22:00etan. Tim Burtonek zuzendutako animazio filma da eta zazpi urtetik gorakoei zuzenduta dago. Sarrera euro bat kostako da.

Jatorrizko izenburua: Tim Burton's Corpse Bride

Zuzendariak: Tim Burton eta Mike Johnson.

Herrialdea: AEBak.

Urtea: 2005.

Generoa: Animazioa.

Adina: 7 urtetik gorakoentzat.

Iraupena: 76 min.

Laburpena: Victor eta Victoria gazte lotsatiak herri txiki batean bizi dira eta ez dute elkar ezagutzen. Victor familia aberatsekoa da, baina bere senideak ez dira inoiz herriko aristokraziaren zirkuluetan egon. Victoriaren familia, berriz, gizarte-maila altukoen giroan murgilduta bizi da, baina aberastasunak agortuta dituzte honezkero. Bien gurasoek, euren egoera hobetu nahian, seme-alaben arteko ezkontza hitzartuko dute orduan, batzuek gizarte-maila igotzeko eta besteek dirua lortzeko. Victorrek, baina, Emaztegai Hilotzari emango dio ezkon-hitza nahi gabe, basoan bere ezkontzarako entseatzen ari dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak